Gure bidea
Badira bost urte Ekonomia Sozial Eraldatzailean oinarrituriko hainbat enpresa, hezkuntza zentro eta eragile publiko elkartzen hasi ginela Beterri-Buruntza eskualdean, gure artean esperientziak trukatu eta bestelako ekimenak martxan jartzeko helburuz. Eskualdean ekosistema publiko, pribatu eta komunitario bat sortzea da gure xedea, eta ibilbide horretan gero eta pauso sendoagoak eman ditugu.
2019an Hernaniko Oronan egindako lehen jardunaldi batekin abiatu zen Beterri Saretuz, eta ondorioztatu genuen enpresetan parte hartzea sustatzeko funtsezkoa dela jabetza edo erabakitzeko gaitasuna norena diren ikustea, eta lan-harremanetan “bertikaltasuna” saihestea.
Denbora honetan sarea egituratzeko fasean aritu gara lanean; horretarako Gipuzkoako Aldundiaren eta Beterri-Buruntzako Udalen laguntza izan dugularik.
Horrez gain, enpresetan parte hartzea sustatzeko gida sortu dugu, beste eskualde batzuetan martxan dauden bestelako ekosistema batzuk ezagutu ditugu, eta formakuntza jaso dugu ahalduntzearen edo interkooperazioaren inguruan.
Hona hemen bidean emandako pauso guztiak:
2023/05/11
Hasiera berri bat: egindako bidea ospatu, bide berriak zabaltzeko
Â
Â
Kurtso amaierako topaketa egin dugu gaur. Bertan, ikasturte honetan egindako lan guztiaren errepasoa egin eta balorean jarri dugu. Beterri-Buruntza eskualdean elkarrekin biderkatzen jarraitu nahi dugu baina lan hori nola eta zein formatan egingo dugun hausnartzen aritu gara, etorkizunean aurre egin nahi diegun erronken eta proiektuen inguruan hitz eginez.
Mila esker ikasturtean zehar parte hartu duzuen guztiei!
2023/05/08
Hezkuntza eragileekin landutako bi gida, guztien eskura
Ikasturte honetan Beterri Saretuzeko hezkuntza taldetik harremanak sakontzeko aukera izan dugu eskualdeko Hezkuntza eragile ezberdinekin. Topaketa ezberdinen ondorioen emaitza dira sortu ditugun bi gida hauek.
Batetik, Lanbide Heziketan Ekonomia Sozial Eraldatzailea lantzeko tresna praktiko bat sortu dugu, bertan hainbat baliabide eta eskualdeko eredu bildu dira.
Bestetik, eskualdean Ekonomia Sozial Eraldatzaileari buruzko Azoka antolatu ahal izateko proposamen bat sortu dugu elkarrekin, aurrera begira garatzen joateko helburuarekin.
Orain, bi gida horiek eskuragarri eta deskargagarri dituzu hemen:
2023/05/03
Berdintasunari jarraipena emanez
Â
“Berdintasuna enpresetan, planetatik praktikara” 2. formakuntza saioa izango dugu gaur. Eguneroko indarkeria matxistak izan ditugu mintzagai eta gure enpresetan gaia nola landu aztertzen aritu gara Hernaniko Iturolan egindako saioan. Gaurkoan ere, Hiruki Larroxako lagunak izan ditugu bidelagun.Â
Â
2023/03/29
Ingurumenaz eta enpresen iraunkortasunaz
“Ingurumena enpresen iraunkortasunaren parte” formakuntza saioa izan dugu gaur. Usurbilgo Lanbide Heziketako instalakuntzetan eta Isladak Aholkularitzako Aiala Zubietak gidatuta, enpresa eta erakunde moduan, ingurumeneko zein arlotan eragiten dugun hausnartu dugu. Daramagun bizitza ereduak sortzen dituen kalteak gure airearen kalitatean, biodibertsitatearen galeran, klimaren aldaketan…
Izan ere, askotan uste izan da ingurumenean inpaktu negatiboa soilik munduko enpresa handiek sortzen dutela, baina, guztien jarduteak, enpresa handi zein txiki, industrial zein zerbitzuetakoak, eraginak sor ditzakegu ingurumenean.
Saioa borobiltzeko Usurbilgo Lanbide Heziketako energia eraginkorreko irakasleak, eskolako instalazioak erakutsi dizkigu.
2023/03/28
ESE hezkuntzan txertatzeko aurrerapausoak
Â
Beterri Saretuzeko Bigarren Hezkuntza Topaketa egin dugu Iturolan. Topaketako lehen zatian, Nicola Foroni Farapiko kideak erantzunkidetasun sozialaren inguruan hitz egin digu. Alde batetik, erantzunkidetasun sozialaren kontzeptua hobeto ulertzeko oso baliogarriak egin zaizkigu emandako azalpenak eta, bestetik, Erakide tresna ezagutu ahal izan dugu, erantzunkoidetasun sozialean eta eraldaketarako aurrerapausoak eman ahal izateko tresna.
Topaketako bigarren zatian Beterri Saretuzek hezkuntza taldetik garatutako Ekonomia Sozial Eraldatzailearen gida aurkeztu dugu. Gida honek Lanbide Heziketan ESE lantzeko tresna praktiko bat izan nahi du, bertan hainbat baliabide eta eskualdeko eredu bildu dira.
Azkenik, eskualdean Ekonomia Sozial Eraldatzaileari buruzko Azoka antolatzeaz mintzatu gara, elkarrekin proposamen bat garatzen joateko helburuarekin.
2023/03/21
Emakumeon Foroa II
Â
Beterri Buruntzako entitateetako Emakumeen II. Foroan konfiantzaren inguruan aritu gara, elkarbanatzen, gorpuzten eta trebatzen.
Harago Aholkularitzako Enara Izagirre eta Aran Erasunek erraztuta, Leitzarango Bisitarien Etxea topagune hartuta, elkar zaintzarako baldintzak sortu eta elkar josi ditugu, epairik gabeko bizipen eta elkarrizketa abiatzeko.Â
Bestetik, geure egitasmo eta lan eremuetako eskarmentutik abiatuta, geure barne-konfiantza ahuldu eta indartzen duten aldagaiak arakatu ditugu, besteak beste, mikromatxismoen eraginek gugan dituzten arrasto estrukturalak bereiziz eta barnean daramatzagun sinismen mugatzaileak topatu eta eraldatuz.
Elkarren ispilu eta aliatu bilakatuta, geure lekua hartu eta ahotsa jarriz, geure komunikazio boterea konfiantza indartzeko nola erabili jorratu dugu, ahalduntze pertsonaletik kolektibora.
2023/02/22
Berdintasuna praktikara
2023/02/08
Entzute metodologian sakontzen
Abiatu ditugu aurtengo formakuntza saioak eta, lehenengoa, EMUNeko Olatz Irizar-en eskutik jaso genuen, Entzute Metodologiaren ingurukoa. Ikerketa etnografikoa edo entzute aktiboan oinarritutako ikerketa, entzutean oinarritzen den ikerketa mota bat da.
Gai batean inguruko ikerketa kualitatiboa egiten da, gaiarekin harreman duten aktoreen bizipenak entzuten.Â
Ikerketa etnografikoaren helburua gai horren inguruko argazki bat ateratzea da: Gai horren inguruan dauden narratibak identifikatzea eta narratiben bidez profil batzuk irudikatzen dira eta, bestetik, gaiaren inguruan etorkizuneko erronketarako palanka izan daitezkeen balio positiboak identifikatzea edo horretarako baliagarri diren ondorioak ateratzea.
Â
2023/01/18
2023ko erronkei begira
Beterri Saretuz sareko kideak Andoaingo Martin Ugalden bildu gara gaur, datozen hilabeteetarako erronkak zehaztu eta ekimenak adosteko.
Lehen topaketa honetan, Debagoiena 2030 egitasmoaren eredua ezagutu dugu, eta eskualde batean eragiteko gakoak zein izan daitezkeen aztertu dugu. Horrez gain, 2023an sareko kide diren enpresa eraldatzaileek jasoko ditugun formazio saioak ere zehaztu ditugu.
Saioaren laburpen bideoa:
2022/06/01
Sareko emakumeen lehen foroa
Esperientzien trukea formazio zikloari amaiera emateko, lehen aldiz emakumeen foroa egin dugu aurten. Sareko emakumeen topagune bat sortu, elkarri entzun eta, behar indibidualetatik, behar komunak identifikatu genituen.
Beharrak identifikatu ostean, horiei modu kolektiboan erantzuteko ekintza plana osatu genuen.
Topaketak agerian utzi zuen baita ere, horrelako espazioen garrantzia eta maiztasun batekin biltzeko beharra dugula.
Saioaren laburpen bideoa:
2022/05/11
Inklusioa gure erakundeetan
Ikasturteko formazio zikloaren hirugarren saio honetan, inklusioaren gaia landu genuen, gure erakundeetan gizarte bazterketa arriskuan dauden pertsonen inklusioa lortzeko saioa, hain zuzen. Erakunde bakoitzean gaia nola lantzen dugun eta gure esku dauden ekintzak zeintzuk ote diren hausnartzeko aukera izan genuen bertan. Horretarako, sarearen parte diren eta gaian adituak diren Sutargiko eta Zabalduz Kooperatibako kideen gidaritza izan genuen.
Saioaren laburpen bideoa:
Saioaren bideo osoa:
2022/05/04
Bazkidetza prozesuak
Ikasturteko formazio zikloaren bigarren saio honetan bazkidetza prozesuak izan ziren hizpide. Bertaraturiko guztiek aukera izan zuten besteen bazkidetza prozesuak ezagutzeko eta zalantzak partekatzeko.
Batez ere bi gai hauek jorratu genituen saioan:
- Bazkidetza prozesuek zer nolako lotura duten hautagaitza prozesuekin eta garrantzitsua dela bien arteko loturak egitea.
- Bazkide izaera zer den eta zein balioekin lotzen dugun landu genuen.
2022/04/22
Antolaketa ereduak ezagutzen
Formazio saio honi esker eman genion hasiera aurtengo formazio zikloari. Sareko hainbat enpresek parte hartu genuen bertan eta gure esperientzian oinarrituz gure erakundeetako antolaketa eredu ezberdinak ezagutzeko parada izan genuen. Bertan ondorengo gaiak jorratu genituen:
Nola antolatzen gara gure erakundeetan? Zer nolako lidergo motak ditugu? Ze rol daude gure antolaketa ereduetan? Bezeroekin antolatzeko moduak…
Zeharka elkar ezagutzeko aukera suertatu zitzaigun gainera.
2022/02/17
Hitzetatik ekintzetara salto eginez
Aurreko bi ikasturteetako hausnarketa prozesua atzean utzi eta 2021/2022. ikasturtean ekintzetara salto egiteko unea zela erabakia genuen.
Hiru lan ildo nagusi finkatu genituen: sareko kideen interkooperazioa sustatu, hezkuntza eragile eta enpresen arteko loturak bilatu eta proiektuaren sozializazioa burutu, komunikazio ekintzak indartuz.
Hau guztia zehazki azaldu eta ikasturteko ekintza plana aurkeztu ahal izateko, saio bat ospatu genuen. Bertan, koordinazio lantaldeak aurrez landuriko IZENA ETA IZANA dokumentua ezagutzeko parada izan genuen, zeinak sarea zer den eta zein helburu dituen labur azaltzen duen.
Bukatzeko, ikasturtean zehar garatuko diren formazio saioak ze gairen inguruan landu nahi genituen erabakitzeko, bozkaketa burutu genuen.
2021/06/17
Etorkizuneko erronkak eta sarearen egituraketa
2019/2020 Ikasturteri amaiera emateko, ebaluazio saioa burutu genuen. Horrez gain, aurrera begira jarri eta epe labur eta luzerako helburuak identifikatu genituen denen artean. Finkaturiko helburuak posible egiteko egituraketaren aspektuari erreparatu genion ere.
Beraz, gure sarearen oinarrien, ildo estrategikoen, erronken, antolaketaren, funtzioen, baliabideen… inguruan hausnartu genuen.
2021/05/13
Pertsonen ahalduntzea eta izaera kolektiboa lantzeko gakoak
Gidaren lanketari esker, partaidetzan oinarrituriko enpresak lantzeko gako bat, gure erakundeetan pertsonen ahalduntzea lantzea beharrezkoa zela ondorioztatu genuen. Dena den, gako hau garrantzitsua zela jakinda ere, erakundeko pertsonen ahalduntzea eta izaera kolektiboa nola landu daitezkeen zalantzak zauden sarean eta saio honetan erronka horri heldu genion.
Horretarako, saio teoriko-praktiko bat burutu genuen. Bertan, arlo teorikoa ezagutzeaz gain, praktikara jaisteko hainbat ekintza eta dinamika egiteko aukera izan genuen, Harago Aholkularitzak dinamizaturiko saio izanik.
2021/05/13
Partaidetza maila neurtzeko Erakide tresna ezagutuz
Partaidetzan oinarrituriko enpresak lantzeko aurreko fasean garaturiko gida baliabide gisa izanda ere, sareko erakunde bakoitzak zer nolako parte hartze maila zuen neurtzeko beharra genuenez, Erakide tresna ezagutzeko parada izan genuen saio honetan.
Erakide tresnak erakunde baten erantzukidetasun soziala neurtzen du eta hainbat arlotan zatikatua dago. Arlo bakoitza neurtzeaz gain, arlo hori hobetzeko proposamenak eskaintzen ditu, erakundeentzat baliagarria izanik.
Saioan, azalpena jasotzeaz gain, eskualdean Erakide erabili duten hainbat erakunderen iritzia eta testigantza ezagutzeko aukera izan genuen, bide batez bertako kideen zalantzak argitu zirelarik.
2021/04/29
Beste eskualdeko antzeko sareak ezagutzeko saioa
Bidasoa eta Goierri eskualdeetan kokaturiko BDSKoop eta Biziola sareak gertutik ezagutzeko aukera izan genuen saio honetan. Gure sarearekin antzekotasunak zituzten bestelako guneak ezagutzeko beharra genuen eta, saio honetan, Ekonomia Sozial Eraldatzailea ardatz gisa duten beste eskualdeetako sareak ezagutu eta beraiekin gure zalantzak eta galderak partekatzeko aukera izan genuen.
Beraien testigantzak entzun ondoren, saioaren bigarren zatian gure sarea egituratzen hasteko nondik hasi behar genuen landu eta erabakitzeko aukera izan genuen.
2021/03/11
Eskualdeko Maitelan proiektua gertutik ezagutuz
Partaidetza, zaintza, generoa eta jatorri aniztasuna oinarrian dituen eskualdeko Maitelan proiektua gertutik ezagutzeko aukera izan genuen, aurreko fasean lehentasunezko beharren artean identifikatu baikenuen aspektu hauei erreparatu nahi geniela.
Beraz, ESEren oinarriak errespetatzen dituen eskualdeko proiektu hau gertutik ezagutu genuen, balio hauek bakoitzak bere erakundean balio hauek lantzeko bideak ikasiz.
2021/02/11
Interkooperazioa sustatzeko saioa
Saio honetan interkooperazio eta elkar ezagutzari eman genion lekua. Horretarako interkooperazioa zehazki zer den eta bakoitzak nola ulertzen zuen hausnartzeko tartea izan genuen. Horrez gain, interkooperazio mota ezberdinak ezagutu genituen eta eragile bakoitzak bere erakundean garatzen dituen interkooperazioak eta norekin egiten dituen mapa batean irudikatu genuen.
Horri esker, gure arteko interkooperazioa sustatu eta hau posible egiteko moduak zeintzuk izan daitezkeen ondorioztatu genuen. Bestetik, sarean parte hartzen ez zeuden baina gure sareko eragileekin interkooperatzen zuten bestelako eragileak identifikatu genituen gure sarera batzeko aukera izan dezaten.
2020/10/08
Behin betiko gidaren aurkezpen ekitaldia
Pandemia tarteko, 2020ko urrira arte ezin izan ginen berriro ere bildu. Hernanin buruturiko saio presentzial honetan, eragile bakoitza nola zegoen entzun eta elkarri babesa eman genion, une horretako testuingurua gutako askorentzat oso konplexua bilakatu baitzen.
Bigarrenik, partaidetzan oinarrituriko enpresak sortzeko gakoak deituriko behin betiko gida aurkeztu genuen. Sei gakoz osaturiko gida, hain zuzen ere, non gako bakoitzaren deskribapena eta bakoitza martxan jartzeko ekintza posibleak topa daitezkeen. Ekintza hauek eragile bakoitzak modu indibidualean, zein eskualdeko beste eragile mota batzuekin modu kolektiboan lantzeko aukera eskaintzen dutelarik.
Bukatzeko, une horretako lehentasunezko behar nagusiak eta ekosistemaren luzera begirako helburuak eta erronkak aukeratu genituen: sareko kideen elkar ezagutza eta interkooperazioa sustatu, ekosistema egituratzeko lehen pausoak eman eta lehentasunezko beharrei erantzuteko formazioak jaso.
Ikusi gida eta lehen faseko laburpen bideoa:
2020/02/13
Behin betiko gidaren lanketa saioa
Kontraste saioan gakoak berretsi baziren ere, gidaren egitura eta gainontzeko edukia aurkeztu eta ekarpenak jaso ahal izateko, 2020ko otsailean saio bat ospatu genuen.
Gida errepasatzeaz gain, gako bakoitza lantzeko eskualdeko agente bakoitzak zer egin zezakeen identifikatu eta beste eragileei zer eskatzen zieten proposatzeko tartea izan genuen.
2020/01/17
Gidaren kontraste saioa
Proiektuaren helburu orokorra eskualdeko ekosistema anitz eta eraldatzaile bat sortzea bada ere, 2019-2020 ikasturtean partaidetza gaiari heltzea erabaki genuen. Horretarako, lehen jardunaldian entzundako esperientzia eta marko teorikoan oinarrituz, gure eskualdean partaidetzan oinarrituriko enpresak sortzeko gakoak identifikatu eta gida batean barnebildu genituen. Dena den, koordinazio lantaldeak identifikaturiko gakoak sareko beste eragileekin kontrastatu eta berretsi ahal izateko, 2020ko urte hasieran saio bat garatu genuen.
2019/11/07
Aurkezpen saioa
Hernaniko Orona eraikinean ospatu genuen lehen jardunaldia. Bertan proiektua aurkeztu genuen eta ondoren partaidetzaren inguruko marko teorikoa eskaini zigun GEZKI-ko Aitor Bengoetxeak. Amaitzeko, eskualdeko enpresa anitz eta eredugarri hauen testigantza entzuteko parada izan genuen, beraien partaidetza moduen inguruan ikasteko aukera izanik: Fagor Ederlan, Katealegaia, Talleres Mitxelena, Argia eta TaPuntu Kooperatiba.