Irudia eta hitza, pasio ez ezik, ofizio ere baditugu, urte askoan profesionalki arlo horretan lan egindakoak baikara. Erredakzioa eta gidoigintza, diseinu grafikoa, argazkigintza, bideo-produkzioa, grabazioa, errealizazioa eta edizioa ihitten ditugu. Euskaraz.
Lasarte-Oriako emakume talde bat gara. Ikus-entzunezkoen arlo ezberdinetan dabiltzanak. Gazte zein heldu, hasiberri nahiz beterano, kezka, gogo eta helburu berdintsuak partekatzen genituela ikustean, batzea eta elkartea sortzea erabaki genuen. Irudia eta hitza lanabes hartuta, istorioak euskaraz eta begirada feminista batekin eman nahi ditugu: mimoz zainduta eta kontaera, soinu eta irudi propioarekin.
Irudia eta hitza batera baliotsuagoak direlako mila aldiz eta bat gehiago.