Desgaitasun psikiko, fisiko edo sentsorial duten pertsonen eta bazterketan edo bazterketa arriskuan dauden pertsonen inklusio sozio laboralean lan egiten dugu, formazioaren, enplegu-eskaintzaren eta bitartekaritzaren bidez. Beti pertsona erdigunean ipiniz eta enpresekin harreman estu bat edukiz.
164 pertsonek osatzen dugu taldea eta Alegia, Belauntza, Ikaztegietan eta Lasarten aurkitu gaitzakezue.
Lasarten DEKOsocial dugu, gizartea eta ingurumena bateratzeko erronkari erantzuna eman dion proiektua. Bertan hondakin bat baliabide bihurtzen dugu, altzari jasangarriak, sozialak eta errentagarriak sortuz.
Zatoz gu ezagutzera!