Txakur Gorria sormen kolektiboa lau emakume sortzailek osatzen dugu.
Malen Amenabar Larrañaga eta Mariñe Arbeo Astigarraga arduratzen dira irudiaz (ilustrazioez, maketazioaz, diseinuaz…), eta Nerea Ibarzabal Salegi eta Ane Labaka Mayoz, aldiz, testuaz (gidoiez, ipuinez…).
Autoedizioa izan dugu ardatz hasieratik, eta beste mila saltsa ere probatu ditugu ordutik.
Zuk ere saltsaren bat proposatu nahi badiguzu… idatz iezaguzu!