Zure pribatutasuna garrantzitsua da guretzat
Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu gure webguneko edukiak baliagarriagoak izateko. ONARTU sakatzen baduzu cookie-n erabilera baimenduko duzu eta EZ ONARTU sakatuz ukatu egingo dituzu. INFORMAZIO GEHIAGO kontsulta dezakezu.
Berdintasuna enpresetan, planetatik praktikara
Gure erakundeen genero adierazleei begira jarriko gara: zein ezaugarri, adierazle eta irizpide izan ohi ditugu kontuan gure enpresetan genero berdintasuna aztertu nahi dugunean? Zer izaten dugu kontuan eta zein ezaugarri gehiagori begiratu beharko genioke?
2 saioz osatutako formazio ziklo bat izango da eta, horrez gain, gure enpresara zuzenean egokitutako bidelaguntza saio espezifiko bat egiteko aukera ere izango dugu.
Lehenengo saioak bi atal nagusi izango ditu:
– Informazioa: Zein tresna eta baliabide ditugu genero berdintasuna lantzeko gure erakundeetan? Berdintasun diagnostikoak eta Berdintasun planak. Lege markoa, eskakizunak eta baldintzak, prozedurak, diruz laguntzeko aukerak… Elhuyarren eskutik
– Hausnarketa: Berdintasun plan batetik harago… Nondik hasi? Zeri begiratu diezaiokegu? Genero ezaugarriak, rolak, ardurak, maskulinitateak… Hiruki Larroxaren eskutik
Proposatzen dizuegu, ahal izatekotan, erakunde bakoitzeko bi kide etortzea, elkarren artean informazioa jaso, trukatu eta elkarrekin hausnartze aldera.
Lehen saioaren ondoren bidelaguntza saio bat egin ahal izango duzu formazioa eman duten bi erakundeetako batekin.