Zure pribatutasuna garrantzitsua da guretzat
Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu gure webguneko edukiak baliagarriagoak izateko. ONARTU sakatzen baduzu cookie-n erabilera baimenduko duzu eta EZ ONARTU sakatuz ukatu egingo dituzu. INFORMAZIO GEHIAGO kontsulta dezakezu.
Berdintasuna enpresetan, planetatik praktikara II: adierazleak, nora begiratu?
“Berdintasuna enpresetan, planetatik praktikara” lanketaren bigarren formazio-saioa izango dugu datorren astean, maiatzaren 3an, 11:30etatik 13:30etara Hernaniko Iturolan. Saioan parte hartzeko ez da beharrezkoa lehendabiziko saioan parte hartu izana.
Otsailaren 22an burutu genuen lehendabiziko saioa, eta bertan, planetatik praktikarako lehen jauzia egin genuen. Lehendabizi, Elhuyarreko Joana Regueirok Berdintasun Diagnosi eta Planen inguruko marko orokorra kokatu zuen, eta ondoren Ibai Fresnedo Hiruki Larroxako kideak hausnartzeko eta gure erakundeei begira jartzeko galdera eta iradokizunak egin zizkigun.
Bigarren saio honetan alde praktikoari tiraka segituko dugu eta, zehazki, bi gaitan zentratuko gara:
- Proiektuen lanketa feministarako esferak.
- Mikromatxismoak identifikatzeko moduak.