Zure pribatutasuna garrantzitsua da guretzat
Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu gure webguneko edukiak baliagarriagoak izateko. ONARTU sakatzen baduzu cookie-n erabilera baimenduko duzu eta EZ ONARTU sakatuz ukatu egingo dituzu. INFORMAZIO GEHIAGO kontsulta dezakezu.
Ikasturte amaierako topaketa – Hasiera berri bat: egindako bidea ospatu, bide berriak zabaltzeko
Maiatzaren 11n, 11:30etik 13:30era, ikasturte amaierako topaketa egingo dugu Andoaingo Martin Ugalden. Aurtengoa gure sarearen inflexio-puntu gisa irudikatu dugu eta, beraz, garrantzitsua da zu ere bertan izatea.
Aurreko urteetako ikasturte amaierako topaketekin alderatuz, atipikoa izango da aurtengoa. Izan ere, ikasturte honetan zehar egindako ekintzen errepasoa eta balorazioa egin eta egindako bidea ospatzeaz gain, aurrera begira jarriko gara. Koordinazio taldeko kideon ustez, bide berriak zabaltzeko garaia iritsi da eta, irekitzekotan, batera ireki beharko genituzke.
Topaketaren ondoren mokadutxoaz gozatzeko aukera ere egongo da.